lunes, 7 de junio de 2010

martes, 25 de mayo de 2010

lunes, 3 de mayo de 2010

lunes, 26 de abril de 2010

Charles Darwin

Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesa izan zen. Darwinek Galapago uharteetan dordokak aztertu zituen.Munduari bira eman zion 5 urteetan dinosauruen fosilak bilatzeko. Darwinek eboluzioaren teoria asmatu zuen.

Cadel Evansek irabazi du Fleche Wallone

Joaquim Rodriguez geratu da bigarren, Alberto Contador hirugarren, Igor Anton laugarren.

Cadel Evans (Australia, 1977) munduko txapeldunak irabazi du gaur Fleche Wallone (198 kilometro). Azken kilometroan erabaki da lasterketa; Igor Antonek Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak erasoa egin du, Alberto Contador, Evansek eta Joaquim Rodriguezek jarraitu diote eta Evans izan da bukaeran indartsuena. Bigarren Rodriguez heldu da, hirugarren Contador eta laugarren Anton.

Azken malda erabakigarria izan da, Huykoa. 1,3 kilometrokoa da eta %9,3ko batez besteko aldapa dauka -tarteka %26koa-. Azken kilometrora iristear zeudela tropelak Alexander Kolobnev harrapatu du, eta pixka bat geroago jo du Antonek.

Euskaltelekoa Huyra iritsi aurretik ere saiatu da. Zortzi kilometrora zeudela tropeletik atera da bi lagunekin, eta Franck Schleck eta Roman Kreuziger-eta zeuden ihesaldian sartu da. Saiakera helmugatik hiru kilometrora amaitu da, tropelak Kolobnev izan ezik denak irentsi dituenean.

Gaurko sailkapena
1. Cadel Evans (BMC) 4.39.24.
2. Joaquim Rodriguez (Katusha) d.b.
3. Alberto Contador (Astana) d.b.
4. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) 6ra.
5. Damiano Cunego (Lampre) 9ra
6. Philippe Gilbert (Omega) 11ra
7. Christopher Horner (Radioshack) d.b.
8. Alejandro Valverde (Caisse d'Epargne) d.b.
9. Andy Schleck (Saxo Bank) d.b.
10. Ryder Hesjedal (Garmin) d.b.

Azken garaileak

2009. Davide Rebellin (Italia).
2008. Kim Kirchen (Luxenburgo).
2007. Davide Rebellin (Italia).
2006. Alejandro Valverde (Espainia).
2005. Danilo di Luca (Italia).
2004. Davide Rebellin (Italia).
2003. Igor Astarloa (Euskal Herria).
2002. Mario Aerts (Belgika).
2001. Rik Verbrugghe (Belgika).
2000. Francesco Casagrande (Italia).